Menu

Sala de prensa Laboral Kutxa

Notas de prensa

Euskadiko Kutxaren Gordailu Konbinatuaren eskaintza berria

  • 2 urterako Gordailu Konbinatuak % 6ko errendimendu metatua bermatzen du.

  Euskadiko Kutxak 2 urterako Gordailu berria eskaintzen du, eta % 6ko errendimendu metatua bermatzen du, Garantizado IV Aurreikuspen Planari ekarpenak egiten dizkioten bezeroentzat.

 Aurreikuspen Plan berri horrek % 10eko errendimendu metatua bermatzen du 4 urte eta 9 hilabeteko epean (% 2,03ko UTBa), eta, jakina, produktu horien ohiko abantaila fiskalak eskaintzen dizkie horien titularrei.

 Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko bezeroen kasuan, Pentsio eta Aurreikuspen Plan Bermatuen gamako  produkturen bati ekarpenak egiten dizkioten bezeroek eskuratu dezakete Gordailu Konbinatua.

 Bezeroak bere Planari eginiko ekarpenaren araberakoa da Gordailu Konbinatuko zenbatekoa. Hain zuzen, ekarpenaren kopuru beragatik kontratatu ahalko da, edo bikoitzagatik, beste entitate bateko diruarekin formalizatzen bada.

 Bestalde, urte amaierako zerga-aholkularitzaren kanpaina barruan, Euskadiko Kutxako bezeroek beste abantaila batzuk dituzte, esaterako, opariak eta Travel puntuak (1.000 €-tik gorako ekarpenak eginez gero), baita ekarpenak egiteko “% 0ko” interesdun mailegua ere. Gainera, beste entitate batzuetatik planen saldoak intsuldatzen dituztenei hobariak ematen dizkie kreditu kooperatibak.