Menu

Sala de prensa Laboral Kutxa

Notas de prensa

EUSKADIKO KUTXAK STOP CO2 EUSKADI KANPAINAN PARTE HARTZEN DU, NEGUTEGI EFEKTUKO GASEN IGORPENEI BURUZ SENTIKORTZEKO.

 

  • Urriaren 27an, Euskadiko Kutxaren egoitza
    nagusian ingurumenaren inguruan sentikortzeko kanpainaren standa izan dugu, eta Euskadiko Kutxako bazkide langile ugarik bisitatu zuen.

     

 

  • Kanpaina honetan parte hartu nahi dutenek, Stop CO2ren web orrialdea bisitatuz egin dezakete.

 

Euskadiko Kutxak, Stop CO2 Euskadiko enpresa Elkartua den aldetik, horren “ARDURAZ MUGITU” kanpainan parte hartu du, garraioak Euskal Autonomia Erkidegoko negutegi efektuko gasen igorpenak gutxitzeko duen garrantziaz sentikortzeko, eta, horrela, lehenbailehen ekiteak duen garrantziaz jabetzeko.

 Urriaren 27an, Euskadiko Kutxako Zerbitzu Zentraletako harrera-gunean, “Arduraz mugitu” kanpainaren standa izan genuen. Horrela, beste urrats bat eman nahi izan dugu  Euskadiko Kutxako kide guztiak klima-aldaketari buruz kontzientziatzeko eta sentikortzeko zereginean.

 65 lagunek bisitatu zuten standa, eta beren portaera ebaluatu zuten, mugikortasunari eta garraioari buruzko inkesta txiki bat betez.  Horren bidez, beren ohiturek berotze orokorrean zer-nolako eragina duten kalkulatu zuten. Parte-hartzaileen artean, 42 gizonezko eta 23 emakumezko zeuden.

 Partaideen % 64,6ri Kilikolo dabiltzala esan zien emaitzak, hau da, klima-aldaketaren aurkako borrokari ez onurarik ez kalterik ez diela eragiten.  % 24,6, berriz, Kakalardo dabiltza, hau da, negutegi-efektuko gasen jaulkipena eta klima-aldaketa neurri handiagoan ahalbidetzen dutela.  Gainerako % 10,8a Txukunarekin identifikatu zen, hau da, berotze orokorrarekin oso kontzientziatuta dagoela eta bere portaerarekin egunero borrokatzen dela Lurreko tenperatura orokorrak behar baino gehiago igo ez dezan.

 Standera joan ezin izan zineten guztiok gonbidatzen zaituztegu testa Stop CO2 Euskadiren web orritik egitera, horrela zuen portaerak berotze orokorrean zer-nolako eragina duen jakin dezazuen.