Menu

Sala de prensa Laboral Kutxa

Notas de prensa

BEZEROEKIKO JOKAERARI DAGOKIONEZ, EUSKADIKO KUTXA HAMARKADAKO 3 ENTITATERIK ONENEN ARTEAN DAGO

  • Premio EQUOSEuskadiko Kutxa Espainiako finantza-sistemako hamarkadako hiru entitaterik onenetariko bat dela dio Stiga aholkularitza-enpresak. Hain zuzen, aitortzen du Euskadiko Kutxa azken 10 urteetako kreditu-kooperatibarik onena dela.

 

  • Estatuko 100 banku-sukurtsalik onenen artean Euskadiko Kutxak 8 sukurtsal dituela ere aitortzen du Stigak. Datu horrek adierazten du nabarmentzen diren sukurtsalen % 10 Euskadiko Kutxarena dela. Gainera, datu horrek are garrantzi handiago du aintzat hartzen badugu Euskadiko Kutxaren sukurtsalen kuota beste Finantza Entitate batzuena baino askoz txikiagoa dela.

 

  • Aholkularitza-enpresak EQUOS Ikerketa burutzeko, 10 urtetan 45.000 bisita egin ditu Estatuko banku-sukurtsaletara (sukurtsal bakoitzak bisita bat baino gehiago jaso du). Aipaturiko aldian, guztira 8.000 banku-sukurtsal aztertu dituzte, bakoitza gutxienez hiru aldiz.

 

  • Stigak bezeroari eskainitako zerbitzuari buruzko hainbat elementu aztertu ditu, hala nola, sukurtsalak, arreta-denborak, tratua, produktuen inguruko azalpenak eta merkataritza-jarduera.

  

Bere bezeroei eskainitako arretari dagokionez, Euskadiko Kutxa hamarkadako Espainiako finantza-sistemako hiru entitaterik onenen artean dago.

 Aitortza hori Stiga aholkularitza-enpresak eginiko EQUOS ikerketan (Sektoreko Kalitate Objektiboaren Ikerketan) oinarritzen da. Txosten hori egiteko, aholkularitza-enpresak 100 finantza entitate baino gehiago aztertu ditu, baita entitate horiek sektoreko 12 eskualdetako 8.000 sukurtsaletan beren bezeroei eskainitako merkataritza-jarduera ere. Hain zuzen, txostenean aitortzen da Euskadiko Kutxa azken 10 urteetako kreditu-kooperatibarik onena dela.

 Ikerketan Stigak 260 aldagai baino gehiago erabili ditu, sektorea sakon aztertzeko. Bezeroari eskainitako zerbitzuari buruzko hainbat elementu kontuan izan dira, hala nola, sukurtsalak, kudeaketa-denbora, tratua, produktuen inguruko azalpenak eta merkataritza-jarduera. Txostenak Euskadiko Kutxaren bilakaera aparta ere baloratu du, baita bere bezeroei eskainitako zerbitzua hobetzeko eginiko etengabeko ahalegina ere, beti sektoreko onenen artean.

 Gainera, azken 10 urteetako sukurtsalik onenak saritu dituzte. Azken hamarkadan hiru aldiz baino gehiagotan azterturiko sukurtsalen artetik (azken azterketa horietako bat 2008an edo 2009an egin da), oro har, baloraziorik onenak izan dituzten 100 sukurtsalak saritu dira. Azterturiko 8.000 sukurtsaletatik, Euskadiko Kutxak 8 ditu lehenengo 100 sukurtsalen artean. Horren arabera, nabarmentzen diren Estatuko sukurtsalen % 10 Euskadiko Kutxarenak dira, nahiz eta gure sukurtsalen benetako kuota beste entitate batzuena baino askoz txikiagoa den.