Menu

Sala de prensa Laboral Kutxa

Notas de prensa

UNIBERTSITATEAREKIKO KONPROMISOAREN SARIEN 3. EDIZIOA

 Bost gaztek jaso dituzte ekainaren 24an Unibertsitatearekiko Konpromisoari emandako sariak, jakintza arlo hauetan, Osasun Zientziak, Lege eta Gizarte Zientzia, Giza Zientziak eta Hezkuntza Zientziak, Esperimentazio Zientziak eta Arkitektura eta Ingeniaritza; horrez gain beste bost accesit eman dituzte hainbat alorretan. Sari horiek Valladolideko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak deitzen ditu Schola Fundazioarekin batera, Gaztela eta Leongo Juntaren Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiarekin eta Euskadiko Kutxaren babesarekin. Ikasleek unibertsitatearekin duten konpromisoa aitortzea dute xede. Deialdi honetara 2007-2008 ikasturtean UVa-ko lau campusetako ikastegietakoren batean matrikulatutako ikasleak aurkeztu dira.

 Sari-banaketa eguerdiko 12etan egin da Santa Cruz Ikastetxe Nagusian, UVa-ko errektorea, Evaristo Abril Domingo, eta Juntako unibertsitateen zuzendari nagusia, Juan Casado Canales buru direla; eurek eman diote hasiera eta bukaera ekitaldiari. Horiez gain esku hartu dute UVa-ko Gizarte Kontseiluko lehendakariak, Lucio Gabriel de la Cruzek, Schola Fundazioko lehendakariak, Arturo León Álvarezek, eta Gaztela eta Leongo Euskadiko Kutxako Eskualdeko Zuzendariak, Pedro Ugalde Ayerbek.

 Ekitaldiaren amaieran sariak banatu dira eta saridunek minutu batean azaldu dute zer den bakoitzarentzat unibertsitate konpromisoa eta, ondoren, saria jaso dute mahaikide bakoitzaren eskutik. Giza Zientzia eta Hezkuntza Zientzietan saria Jaime Cosgaya Garcíarentzat izan da, eta accesita Jorge Vaquero Rodríguezentzat. Lege eta Gizarte Zientzietan saria eta accesita Alejandro de Pablo Serrano eta Rocío Garcíarentzat izan dira hurrenez hurren, eta Arkitektura eta Ingeniaritza alorrean Henar Muñumer Rodríguezentzat (saria) eta Pablo Santana Martínentzat (accesita) izan dira. Osasun Zientzietan saria eta accesita Sara Blanco Sanfrutos eta Alfonso Mayorga Bajok jaso dute, hurrenez hurren. Eta azkenik, Paloma Mirón Pérezek eta Alberto Díez de la Vargak jaso dute saria eta accesita Esperimentazio Zientzien alorrean.

 Gazte horiek saritzen dituen gizarte konpromisoak ez du bakarrik kontuan hartzen ikasleak unibertsitatearekin duen inplikazioa, emaitza akademikoez gain aintzat hartzen duena Unibertsitatean edo bertan egindako jardueretan izan duen partaidetza, jarduera horiek izanik gizarte eta kulturarekin, kirolarekin, ikasketekin, lanbideekin, ordezkaritzarekin, gestioarekin eta abarrekin lotura daukatenak. Aurkeztutako txostenen artetik bat hautatzen da bost jakintza arlotako bakoitzean, eta saria mila eurokoa izaten da, eta accesita, berriz, 300 eurokoa.