Notas de prensa
LABURPEN EXEKUTIBOA: EAErako aurreikuspen-panela

Ezkerretan, Joseba Madariaga, Euskadiko Kutxaren Ikerketa Departamentuko Zuzendaria eta eskumetan, Elias Atutxa, Zuzendari Nagusia
Bestalde, 2010ari begira, ekonomiaren portaera baldintzatuko duten elementuak honako hauek izango dira:
1.- Barne-eskaria motela izango da, bai familiena (haiek hartutako zor handiak eta lan-merkatuaren okertzea direla-eta), bai enpresena (haien eskarien beherakadak eta produkzio-ahalmenaren erabilera apalak inbertsioen jokaera okerra iragartzen baitute).
2.- Eraikuntza-sektorearen eskaintzak doitzen jarraituko du.
3.- Politika ekonomikoen norabidea aldatu egingo da: diru-politika geroz eta murriztaileagoa izango da eta politika fiskalarekin beste horrenbeste gertatuko da, zergak igoko direla iragarri eta gero.
4. Alderdi positiboan, inbentario-zikloaren aldaketak eta atzerriko sektoreak ekarpenak egingo dizkiote BPGri.
Nolanahi ere, 2010erako aurreikusitako BPGren hazkundea % 0ren ingurukoa izango da, langabezia-tasa 2009koaren antzekoa eta prezioen igoera % 1etik gertu ibiliko da.