Menu

Sala de prensa Laboral Kutxa

Notas de prensa

EUSKADIKO KUTXAREN MUGIKORRETAKO ALERTEN ZERBITZUA. BEZEROEN ARTEAN GOGOBETETZE MAILA HANDIA LORTU DU.

  •  Euskadiko Kutxako bezeroen gogobetetzea handia da, mugikorretako alerten zerbitzuagatik.

 

  • Gehien baloratzen dituzten alertak hauek dira: txartelen bidezko erosketenak, linea bidezko transferentzienak eta zorpekoei, ordainketei eta transferentziei buruzko informazioarenak.

  

Euskadiko Kutxak egindako txosten baten arabera, bezeroak oso gustura daude mugikorreko alerten zerbitzuarekin, banku-kontuei eta kreditu-txartelei buruzko informazioa ematen duelako.

 Txostena joandako urrian egin zen eta datuak lortzeko telefono bidezko 300 inkesta egin dira, bezero mota ugariren artean.

 Bezeroen ustez, alertarik interesgarrienak hauek dira: txartelen bidezko erosketenak, Internet bidezko transferentzienak eta zorpekoei, ordainketei eta kutxazainetan egindako transferentziei buruzko informazioenak.

 Elkarrizketa egin zaien zerbitzu honen erabiltzaileek ondo ikusten dute banku-produktuekin loturiko alerta berriak sartu izana. Beraz, kontuan hartuko da, horren ezarpena aztertzeko