Menu

Sala de prensa Laboral Kutxa

Notas de prensa

EUSKADIKO KUTXAREN 2010EKO EGUTEGIA: Historiadun egutegia

calendario2010-rt-eus2EUSKADIKO KUTXAREN 2010EKO EGUTEGIA:Historiadun egutegia

Urtero gizartean eragina duen egutegia egiteko ohitura dugu EUSKADIKO KUTXAN, eta aurten, gure 50. urteurrenean, egutegi berezia egin dugu, zuri-beltzean, osagai berritzaile eta artistiko handia duena. Horretarako, Antón Eguiguren argazkilariarengana jo dugu berriro. Eguiguren anaiek, Antónek eta Ramónek, 1975 eta 1995 bitarteko egutegiak egin dizkigute, munduaren aurrean aurkezteko moduan eragina izan duen estiloan.

Gure herriaren ikuspegi horrek garrantzi handia izan du, eta oraingoan berreskuratu egin dugu omenaldi gisa, eguneraturiko bertsio batez.

30 urte baino gehiago igaro dira, baina 1976ko egutegiak historia egin zuen, baita hurrengo urteko (1977ko) egutegiko dantzariak ere.

Eta nork ez ditu gogoratzen 1975eko arrantzalearen argazkia, 1983ko puntistarena, 1984ko aitaren bizkarrean doan neskatilarena eta 1991ko pilotariarena.

Euskadiko Kutxaren egutegia “ondare kulturaltzat” har daiteke, izan ere, estilo berria markatu baitzuen eta gure kulturari, gure folkloreari eta gure kirolari buruzko argazkiak plazaratu baitzituen. Gainera, egutegia modernoa da kolorearen, argiaren eta zuri-beltzaren erabileran, eta estilo berri hori “Euskadiko Kutxaren estilo” gisa definitu izan dute askok.

Euskadiko Kutxaren egutegiarekin izaten dugun urteroko hitzorduan, bizitza sozialaren eta kulturalaren iragana eta oraina jaso dira hainbat bertsiotan eta formatutan: horma-irudi tankerakoan, hormakoan, mahaikoan, poltsikokoan…

Horietan guztietan, gure iraganik gertukoena eta gure orainaren isla fidela ikus daitezke. Azken finean, egutegiko argazkien bitartez bizitza bera ikus dezakegu. Argazki horiek begiratzean eguneroko bizitzan hutsalak iruditzen zaizkigun xehetasunei jartzen diegu arreta, izan ere, garrantzia handiagoa hartzen baitute egutegiko argazkietan.

Egutegi horietako argazkiek gure historia ikusteko modu bat osatzen dute, gu geu hobeto ezagutzekoa. Argazkiei esker, gure arbasoak nola bizi ziren gogoratu dezakegu, eta orainean egiten dugu berrinterpretazioarekin iragana eta etorkizuna batuko ditugu.

Nahiko genuke zuekin guztiokin eta gizartearekin orokorrean 50. urteurrena ospatzeko egutegi berezi hau partekatzea. Egutegia Euskadiko Kutxaren sukurtsaletan duzue eskura.