Menu

Sala de prensa Laboral Kutxa

Notas de prensa

Euskadiko Kutxak luzatu egingo du arreta-ordutegia

• Ostegun arratsaldeetan, sukurtsal guztiak egongo dira irekita.

• Goizeko ordutegia ordu erdiz luzatuko dute sukurtsal guztiek.

• Neurri horren bidez, ordutegi malguagoak eskaini eta bezeroen beharretara moldatu nahi dugu.

Euskadiko Kutxak luzatu egingo du arreta-ordutegia, bezeroen beharretara moldatzeko. Ostegun arratsalde guztietan irekiko ditugu sukurtsal guztiak eta goizeko ordutegia ordu erdiz luzatuko dugu, astelehenetik ostiralera. Horrela, bezeroek denbora gehiago izango dute, banku-kudeaketak egun horietara mugatzeko, eta beren bizitza profesionalarekin eta familiarrarekin erosoago tartekatzeko.

Arduradunen arabera, ekimen horren helburua gaur egungo gizartearen eskakizunei erantzutea da. Bezeroei bizitza erraztea. Gugan jarritako konfiantzari erantzuten jarraitzea. Izan ere, horrelako neurriei esker gara, zalantzarik gabe, estatuko entitate liderra zerbitzuaren kalitatean, arlo horretan 10 urteotan egindako ebaluazioak jasotzen dituen azken STIGA txostenaren arabera.