Menu

Sala de prensa Laboral Kutxa

Notas de prensa

Euskadiko Kutxak likidezia-linea handitu die Autonomoei eta Enpresei, eta finantza iragankorreko hitzarmena sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin

  • Euskadiko Kutxak 100 milioi euro gehiago bideratu ditu Autonomo eta Enpresentzako EK Likidezia lineara. Horrenbestez, dagoeneko 300 milioi euro bideratuko ditu aurten Euskadiko Kutxak enpresak finantzatzera.
  •  Euskadiko Kutxak Finantzaketa Iragankorreko Hitzarmena sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin. Autonomoei eta Enpresei finantzaketa eskaintzea da hitzarmenaren helburua, Elkarrekiko Berme Baltzuen behin betiko abalak lortzeko zain egon ez daitezen.

  

Urte hasieran eta bezeroei begira hartutako konpromisoaren ildotik, Euskadiko Kutxak EK Likidezia linea jarri zuen abian. Zirkulatzailearen finantzaketa-linea horretara 200 M€ bideratu zituen, autonomoen eta enpresen epe laburreko beharrak finantzatzeko.

 Linea horrek oso harrera ona izan du Euskadiko Kutxako bezeroen artean eta 2009ko lehen seihilekoan 1.700 enpresak erabili dute. Eragiketa bakoitzean batez beste 115.000 € formalizatu direnez, hasierako 200 M€-ko zenbatekoa  erabat agortu da dagoeneko.  

 Egoera horren aurrean Euskadiko Kutxak linea handitzea erabaki du, eta horretarako 100 M€ gehiago bideratu ditu. Linea handitzearen helburua hasierako berbera da: Autonomoei eta Enpresei likidezia eskaintzea, orain arte moduan lanean jarrai dezaten.

 Bestalde, Euskadiko Kutxak finantzaketa iragankorreko linea sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin. Horrela, zubi-kredituen bidez, Elkarrekiko Berme Baltzuek (EBB) zirkulatzailearen linearekin lotutako kredituak eta maileguak erabakitzerako orduan izaten duten atzerapenari aurre egin ahal izango diote autonomoek eta enpresek. 

 Finantzaketa-linea berria enpresari indibidualei, autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei bideratuta dago. Euskal Autonomia Erkidegoko EBBei eskatutako abala lortu arte aipatutako enpresei nolabaiteko babesa eskaintzea du helburu. Zubi-kredituen bidez, enpresek premiazko beharrei aurre egin ahal izango diete EBBen aldetik behin betiko abala lortu arte zain egon gabe.