Menu

Sala de prensa Laboral Kutxa

Notas de prensa

Untitled-es

Gordailua 30 gordailu erreferentziaduna da. Euskadiko Kutxak merkaturatu du eta honako ezaugarri hauek ditu:

 —  Inbertsioak dibertsifikatzeko eta aparteko errentagarritasuna, merkatuko beste alternatiba batzuen aurrean interesgarria izango dena, lortzeko pentsatu da.

 —  DJ EuroStoxx50 indizearen bilakaera du erreferentziatzat. Euroguneko erreferentzia-indizea izanik, duten burtsa-kapitalizazioaren arabera beren sektoreetan liderrak diren  konpainia europarren 50 balore hartzen ditu barnean.

 —   % 29,99rainoko (gehienezko UTBa: % 9,1) errentagarritasuna lor daiteke, nahiko epe laburrean (3 urtean) eta kapitala % 100ean du bermatuta. Gordailuak bi errentagarritasun-aukera eskaintzen ditu mugaegunean (*):

         .. DJ Eurostoxx 50 indizearen puntuz puntuko errebalorizazio absolutua, bai indizeak gora egin badu bai behera egin badu.

        ..  Indizea uneren batean % 30 baino gehiago igoten edo jaisten bada, orduan % 4a (% 1,31ko UTBa) emango du, 3 urterako euriborrari hurbilduz.

 —   Komertzializatzeko epea: azaroaren 24ra arte edo jaulkipenaren kopurua amaitu arte.

 (*) 2013-11-22an (azken irakurkea egiteko data) errebalorizazio absolutuaren kalkulua egingo da. Horretarako, egun horretan indizeak duen balioa gordailuaren hasiera-eguneko (2010-11-26) itxiera-balioarekin alderatuko da. Gordailuaren amaiera-data 2013-11-26 da.