Notas de prensa
EUSKADIKO KUTXA MAILEGU GEHIEN EMAN DITUEN ERAKUNDEA DA, EUSKO JAULARITZAK ETE-EI LAGUNTZEKO ABIARAZI DUEN PROGRAMAREN BAITAN
- Eusko Jaurlaritzak ETEei eta Autonomoei laguntzeko abiarazi duen programaren baitan, Euskadiko Kutxa izan da mailegu gehien eman dituen entitatea: guztira finantzatutako zenbatekoaren % 25 baino gehiago.
- Eusko Jaurlaritzak 500 milioi euroko aurrekontua finkatu zuen hasieran, eta orain arte 426 milioi formalizatu dira, horietatik 107 milioi Euskadiko Kutxak emandako maileguen bidez.
- Eusko Jaurlaritzak likidezia finantzatzeko ematen dituen laguntzak eskatu dituzten enpresei dagokienez, 4tik batek Euskadiko Kutxaren bidez eskuratu ditu.
- Euskadiko Kutxa mailegu gehien eman dituen entitatea izan da, Eusko Jaurlaritzak ETEei eta Autonomoei laguntzeko abiarazi duen programaren baitan. Guztira finantzatutako zenbatekoaren % 25 baino gehiago eman du.
Eusko Jaurlaritzak 500 milioi euroko aurrekontua finkatu zuen hasieran, eta orain arte 426 milioi formalizatu dira, horietatik 107 milioi Euskadiko Kutxak emandako maileguen bidez. Beraz, Eusko Jaurlaritzak likidezia finantzatzeko ematen dituen laguntzak eskatu dituzten enpresen artean, lautik batek Euskadiko Kutxaren bidez eskuratu ditu.
Nombre |
Importe Aval |
% |
Caja Laboral |
107.705.000 |
25,27 |
BBK |
75.650.000 |
17,75 |
Kutxa Gipuzkoa |
36.630.500 |
8,59 |
Ipar Kutxa |
32.533.000 |
7,63 |
Vital Kutxa |
32.399.700 |
7,60 |
Bankoa |
30.874.500 |
7,24 |
Banco Guipuzcoano |
18.813.500 |
4,41 |
La Caixa |
18.549.000 |
4,35 |
Caja Rural Navarra |
18.346.000 |
4,30 |
Banco Popular |
16.680.500 |
3,91 |
BBVA |
14.449.000 |
3,39 |
Bankinter |
8.135.000 |
1,91 |
Caja Ahorros Navarra |
6.917.000 |
1,62 |
Banesto |
5.940.500 |
1,39 |
Banco Pastor |
1.435.000 |
0,34 |
Banco Santander |
550.000 |
0,13 |
Caja Madrid |
495.000 |
0,12 |
Banco Sabadell |
100.000 |
0,02 |
Caixa Galicia |
40.000 |
0,01 |
Euskadiko Kutxari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak ETEei eta Autonomoei laguntzeko abiarazi duen programa Euskadiko Kutxaren Likidezia Linearekin bat dator. Aipatutako linean, 300 M€-ko hornidura ezarri da, Euskadiko Kutxako ETE eta autonomo bezeroen likidezia-beharrei erantzuteko.