Notas de prensa
EUSKADIKO KUTXAK VIDA RELAX ASEGURUA MERKATURATU DU
18 eta 55 urte bitarteko pertsonei eskainitako bizi-asegurua da.
Haren ezaugarri nagusietako bat honako hau da: prima urtez urte handitzen duten beste aseguru batzuetan ez bezala (adinaren, KPIren igoeraren eta beste aldagai batzuen arabera), Vida Relax Aseguruak eutsi egiten dio primari lehen bost urteetan.
Berrikuntzarik aipagarriena kontratatzeko erraztasuna da: berehala eta osasun-azterketarik egin gabe.
Hain beharrezkoa den asegurua eskainita, haren kontratazioa azkar eta errazagoa izatea nahi du Euskadiko Kutxak.