Euskadiko Kutxa Likidezia – 300 Milioi euro Autonomoak eta Enpresak finantzatzeko
? 2009tik 600 Milioi euro bideratu ditu jada Euskadiko Kutxak Autonomoak eta Enpresak finantzatzera
? Entitateak, Euskadiko Kutxa Likidezia linearekin, Autonomoei eta Enpresei laguntzearen aldeko apustua egin du.
? 2009an ia 3.000 enpresa izan ziren Euskadiko Kutxaren kreditu-linea horren onuradunak.
Bigarren urtez jarraian, Euskadiko Kutxak EUSKADIKO KUTXA LIKIDEZIA linea jarri du abian. Lineak 300 milioi euroko zuzkidura du, eta osoki autonomoen eta enpresen zirkulatzailea finantzatzera bideraturik dago. 300 milioi euroek fondo horiek jasoko dituzten enpresen likidezia-ratioak hobetzen lagunduko dute.
Aurten, bigarren urtez, Entitateak linea berezi hori abian jartzea erabaki du (zirkulatzailearen eragiketetarako soilik). Aurreko urtean, 2.898 enpresa izan ziren Euskadiko Kutxaren linea horren onuradunak. Linea horrek hasieran 200 milioi euroko zuzkidura zuen, baina bezeroen artean izandako harrera onagatik, beste 100 milioi jartzeko erabakia hartu zuen Euskadiko Kutxak.
Aurtengorako, gutxienez 2009ko zifrak errepikatuko direla aurreikusten da. Hori dela eta, hasieratik 300 milioi euroko zuzkidura egingo da. Horrek ez du esan nahi merkatuak hala eskatuz gero zuzkidura hori handituko ez denik.
Euskadiko Kutxak, linea hori abian jarrita, enpresen alde apustu egiten jarraitu nahi du, horiengandik gertu egoteko eta horiek lanean eta beren ingurunean aberastasuna sortzen jarraitzeko.