Menu

Sala de prensa Laboral Kutxa

Notas de prensa

EUSKADIKO KUTXA, Estatuko entitaterik kaudimentsuenetako bat

Finantza-krisiak gure artean jarraitzen du eta finantza-entitateentzat ondorioak ekarri ditu: alde batetik, likidezia behar dutela eta, baliabideak bereganatzeko etengabeko prezio-gerran daude murgilduta; beste aldetik, aktiboaren narriadurari aurre egiteko zuzkidura handiak egin behar dituzte.

 Ondorioz, enpresak alderatzen eta sailkatzen dituzten rating-agentziak finantza-entitateen sailkapenak berrikusten eta beherantz zuzentzen ari dira. Zehazki, bermea eta kaudimena -hau da, jaulkitzailearen gaitasunari eta egoerari buruz duten iritzia- aztertzen dituzte agentzia horiek. 

 Sailkapen hori garrantzi handikoa da; izan ere, inbertsoreek rating horiek erabiltzen dituzte errenta finkoko tituluen kreditu-arriskua neurtzeko, saltzea edo erostea erabaki aurretik.

 FITCH nazioarteko rating-agentziak jakinarazi digunez, Euskadiko Kutxari emandako A+ ratingari eutsi egin dio. Horrek esan nahi du gure erakundeak interesak eta tronkoa ordaintzeko ahalmen handia duela.

 Kalifikazio horren arabera, Euskadiko Kutxa Estatuko 10 entitaterik kaudimentsuenetako bat da.

 Orobat, Stiga aholkularitza-enpresak herrialdeko 97 finantza-entitateren artean urtero egiten duen txostenaren arabera, Euskadiko Kutxa Estatuko lehen erakundea da bezeroarentzako zerbitzuaren kalitatearen aldetik.   

  

Komunikazio Departamentua

Arrasaten, 2010ko apirilaren 14an

 

 

FITCH Ebaluazio Agentziak finantza-sistemako hainbat banku eta aurrezki-kutxaren artean egindako balorazioa ikus dezakezu erantsitako koadroan.

 

ERAKUNDEA

FITCH LT ORAINGOA

FITCH LT LEHENGOA

 

EUSKADIKO KUTXA

A+

 

A+

Banco Popular Español

AA-

AA

Bilbao Bizkaia Kutxa – BBK

A+

A+

Bankinter

A+

A+

Banco Sabadell

A+

A+

Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea

A

A

Gasteizko eta Arabako Aurrezki Kutxa – Vital Kutxa

A

A

Caja de Ahorros de la Inmaculada de Aragón – CAI

A

A

Caja de Ahorros de Asturias – Cajastur

A-

A

Banco Guipuzcoano

A–

A-

Caja España de Inversiones – Caja España

BBB+

A-

Bancaja

BBB+

A-

Caja de Ahorros de Galicia – Caixa Galicia

BBB+

A

Caixa d’Estalvis de Catalunya (*)

A

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea – Kutxa (**)

 

 

 

 (*) Gaur egun Moody´s-ek soilik

(**) Std & Poor’s-ek: A+

KALIFIKAZIOEN AZALPENA

 

FITCH

Deskribapena

Deskribapen laburtua

 

AAA

Kalitate goreneko aktiboak, interesak eta tronkoa ordaintzeko erabateko ahalmena. Kalitaterik gorena.
 

AA

Aktibo horiek interesak eta tronkoa ordaintzeko oso ahalmen handia dute, baina aurreko kasuan baino txikiagoa.  

Kalitate handia.

 

A

Aktibo horiek interesak eta tronkoa ordaintzeko ahalmen handia dute, baina aurreko bi kasuetan baino errazago jasan ditzakete aldaketa kaltegarriak, egoera okertuz gero.  

Kalitate ona.

 

BBB

Aktibo horiek interesak eta tronkoa ordaintzeko ahalmen egokia dute, baina aurreko kasuetan baino ahulagoak dira egoerak okerrera egiten badu. Kalitate egokia du baina aldatuko da egoera okertuz gero.
 

BB

Aktibo horiek izaera espekulatibo samarra dute interesen eta tronkoaren ordainketari dagokionez. Segurtasun moderatua eta arrisku handiagoa kontrako faktoreen aurrean.
 

B

Aktibo horiek berme txikia ematen dute interesak eta tronkoa ordaintzeko. Segurtasun txikia, ahultasun handiagoa.
 

CCC

Aktibo horiek arriskua izan lezakete interesak eta tronkoa ordaintzeko. Antzemandako ahultasuna.
 

CC

Aktibo horiek obligazio espekulatiboak dituzte neurri handi batean. Ordainketa atzeratua.
 

C

Aktibo horiek oso konfiantza urria ematen dute. Ordaintzeko aukera gutxi.
 

D

Mugaeguneratutako interesak edo tronkoaren itzulketak ordaintzeke dituzten aktiboak. Jaulkipenak ez ditu betebeharrak betetzen.
 

+ edo –

Aa eta B eta AA eta BB arteko kategorien barruko bereizketak, kategoria bakoitzaren barruko posizio erlatiboa adierazteko. + zeinuak kategoriaren barruko posiziorik onena adierazten du eta – zeinuak txarrena.