Menu

Sala de prensa Laboral Kutxa

Notas de prensa

BEHAR BIDASOA GKE izan da GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK ETA EUSKADIKO KUTXAK EMANIKO BOLUNTARIOTZA SARIAREN IRABAZLEA

  • Ezkerrean: Koldo Aizpurua, Lurralde Zuzendaria. Erdian: Maite Etxaniz, Gizarte Politikarako Foru Diputatua. Eskumetan: Behar Bidasoako Lehendakaria

    Ezkerrean: Koldo Aizpurua, Lurralde Zuzendaria. Erdian: Maite Etxaniz, Gizarte Politikarako Foru Diputatua. Eskumetan: Behar Bidasoako Lehendakaria

    Hirugarren munduan 32 urtez boluntariotza-lanetan aritzeagatik eman zaio saria Behar Bidasoa GKEari.

  •  Behar Bidasoaren jarduera nagusiak honako hauek dira: laguntza humanitariorako materialak bidaltzea, garapen-proiektuak sustatzea, haurrei laguntzea, hezkuntzarako bekak ematea eta gure gizartean sentsibilizazio jarduerak burutzea.

  •  Foru Aldundiak eta Euskadiko Kutxak Gipuzkoako Boluntariotza Saria ematen dute, horien helburuak eta sariaren filosofia aintzat hartuta.

 Gizarte Politikako diputatu Maite Etxanizek eta Euskadiko Kutxaren Gipuzkoako Lurralde zuzendari Koldo Aizpuruak gaur goizean prentsaurrekoan iragarri dute urtero ematen den saria Behar Bidasoa GKEak jasoko duela aurten, 32 urtez hirugarren munduko hainbat herrialdetan eginiko boluntariotza-lanagatik.

 Gipuzkoako Foru Aldundiak bere helburuen artean asoziazionismoa eta boluntariotza sustatzea du. Gainera, Gipuzkoa beti nabarmendu da bere gizarte zibilaren aberastasunagatik eta heterogeneotasunagatik. Modu berean, Euskadiko Kutxak parte-hartzearen eta lankidetzaren alde egin du beti, partaide den kooperatiben munduko berezko balioak direlako eta gure lurraldeko gizarte-ingurunea hobetzen laguntzen dutelako.

 Bi erakundeek Gipuzkoako hirugarren sektorea osatzen duten pertsonen eta erakundeen lana eta ekarpenak saritu nahi dituzte. Hain zuzen, gai horren inguruko bi erakundeen arteko lankidetzak hamar urte baino gehiago bete ditu. Gizarte-ehuneko parte-hartzea oso garrantzitsua da gure gizarterako, izan ere, jakina da XXI. mendeko gizartean elkarteak direla demokrazia-eskolarik onenak.

 Arrazoi hori dela medio, 1995ean Gipuzkoako Foru Aldundiak Boluntariotza Saria sortu zuen. Hamalau urte horietan, gizarte hobea eraikitzeko ametsa betetzeko beren denbora eskaini duten pertsonen eta entitateen ekarpen ordainezina saritu nahi izan dugu. 2008tik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua eta Euskadiko Kutxa sariaren babesle bihurtu ziren, eta erabaki hori gai horren inguruko bi erakundeen arteko lankidetza estuaren jarraipena izan zen.

 Datorren abenduaren 3an, 18:00etan, entregatuko da saria Gipuzkoako Foru Aldundiko Tronu Aretoan.